1 Eguia diot Christean, eztiot gueçurric, neure conscientiác halaber testificatzen drautalaric Spiritu sainduaz, 2Ecen tristitia handia, eta tormenta ardurazcoa dudala neure bihotzean. 3Ecen desir nuque ni neuror Christganic separatua nincén neure anayeacgatic, cein baitirade ene ahaide haraguiaren arauez: 4Cein baitirade Israeltár: ceinena *baita* adoptionea, eta gloriá, eta alliançác, eta Leguearen ordenançá, eta cerbitzu diuinoa eta promessac: 5Ceinenac *baitirade* Aitác, eta hetaric da Christ haraguiaren arauez, cein baita gauça gucién gaineco Iainco, eternalqui benedicatua. Amen. 6Badaric-ere ecin date Iaincoaren hitza erori den: ecen eztirade Israeleco *diraden* guciac, Israel. 7Eta ceren Abrahamen haci *diraden* eztirade *halacotz* guciac haour, baina Isaactan haci deithuren çaic hiri. 8Erran nahi da, eztiradela haraguiaren haour diradenac, *ha1acotz* Iaincoaren haour: baina promessaren haour *diradenac* estimatzen diradela hacitan. 9Ecen promessaren hitza haur da, Dembora hunetan ethorriren naiz, eta Sarac vkanen du semebat. 10Eta ez *haur* solament, baina Rebeccac-ere batganic concebitu çuenean, *baitzén,* gure aita Isaacganic. 11Ecen oraino haourrac sorthu gabe, eta *hec* vnguiric ez gaizquiric eguin gabe (Iaincoaren ordenançá electionearen araura legoençát, 12Ez obrén baina deitzen duenaren partez) erran içan çayon hari, Guehienac cerbitzaturen din chipiena. 13Scribatua den beçala, Iacob onhetsi dut eta Esau gaitzetsi. 14Cer beraz erranen dugu? Ala da iniustitiaric Iaincoa baithan? Guertha eztadila. 15Ecen Moysesi erraiten drauca, Pietate vkanen diát pietate eguin nahi vkanen draucadanaz, eta misericordia eguinen diarocat misericordia eguin nahi vkanen draucadanari. 16Halacotz beraz *electionea* ezta nahi duenaren, ez laster eguiten duenaren, baina Iainco misericordia eguiten duenaren. 17Ecen badiotsa Scripturác Pharaori, Hunetacotz ber suscitatu aut, eracuts deçadançát hitan neure botherea, eta denuntia dadinçát ene icena lur gucian. 18Beraz nahi duenari misericordia eguiten drauca, eta nahi duena gogortzen du. 19Erranen drautac bada niri, Cergatic oraino arranguratzen da? ecen nor da haren vorondateari resisti ahal dieçaqueona? 20Bainaitzitic, o guiçoná, hi nor aiz Iaincoaren contra replicatzen duana? Ala erranen drauca gauça moldatuac hura moldatu duenari, Cergatic hunelaco eguin nauc? 21Ala eztu lur-tupinaguileac orhe ber batetaric eguiteco bothere, vnci bataren ohoretaco, eta bercearen desohoretaco? 22Eta *cer da,* baldin eracutsi nahiz Iaincoac hirá, eta eçagut eraci nahiz bere botherea, suffritu baditu patientia handitan hirazco vnci galtzecotzat apprestatuac? 23Eta bere gloriazco abrastassunén eçagut eraciteco misericordiazco vnci gloriataco apprestatu dituenetara? 24Cein deithu-ere baititu *diot* gu, ez solament Iuduetaric, baina Gentiletaric-ere. 25Nola Osea baithan-ere erraiten baitu, Deithuren dut ene populu etzena, neure populu: eta *niçaz* onhetsi etzena, *neure* onhetsi. 26Eta içanen da, erran içan çayen lekuan, Etzarete ene populu çuec, han deithuren baitirade Iainco viciaren haour. 27Esaias-ere oihuz dago Israelen gainean, Israeleco haourrén contua itsassoco sablea beçala licen orduan, restançác dirade saluaturen 28Ecen *Iaunac* acabatzen eta laburtzen du beharquia iustitiarequin: ceren beharqui laburtubat eguinen baitu Iaunac lurraren gainean. 29Eta lehen Esaiasec erran çuen beçala, Baldin armadén Iaunac vtzi ezpaleraucu hacia, Sodoma beçalacatu guinatequeen, eta Gomorrha irudi vkan guenduqueen. 30Cer beraz erranen dugu? Ecen Gentil iustitiari etzarreitzanéc, iustitia ardietsl vkan dutela: etare iustitia fedezcoa: 31Baina Israel, iustitiazco Legueari çarreicalaric, iustitiazco Leguera eztela heldu içan. 32Cergatic? ceren ezpaita *haur içan* fedez, baina Legueco obréz beçala: ecen behaztopatu içan dirade behaztopagarrico harrian. 33Scribatua den beçala, Huná, eçarten dut Sionen behaztopagarrico harria, eta trebucagarrico harria: eta nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus içanen.