1 Beraz orain ezta condemnationeric batre Iesus Christean diradenençát: *erran nahi da,* haraguiaren araura ebilten eztiradenen, baina spirituaren araura. 2Ecen Iesus Christ *Iaunean den* vicitzetaco Spirituaren Legueac libre eguin nau bekatuaren eta herioaren leguetic. 3Ecen Leguearen impotentiác deus ecin çaidianean haraguian, Iaincoac igorriric bere Seme propria bekatutaco haraguiaren formán, eta bekatuagatic, condemnatu vkan du bekatua haraguian. 4Leguearen iustitiá compli dadinçát gutan, haraguiaren araura ezgabiltzanotan, baina Spirituaren araura. 5Ecen haraguiaren arauezco diradenac haraguiaren gaucetara dirade affectionatu: baina Spirituaren arauezcoac, Spirituaren gaucetara. 6Eta haraguiaren affectionea, herio da: baina Spirituaren affectionea, vicitze eta baque: 7Ceren haraguiaren affectionea etsaigoa *baita* Iaincoaren contra: ecen Iaincoaren Leguearen ezta suiet: eta ecin-ere daite. 8Beraz haraguian diradenac, Iaincoari placent ecin dirateque. 9Ordea çuec etzarete haraguian, baina Spirituan: baldin behinçát Iaincoaren Spiritua habitatzen bada çuetan: baina baldin edoceinec Christen Spiritua ezpadu, haina ezta haren. 10Eta baldin Christ çuetan bada, gorputza behinçát hil *da* bekatuaren causaz: baina Spiritua *da* vicitzea iustitiaren causaz. 11Bada baldin Iesus hiletaric resuscitatu duenaren Spiritua habitatzen bada çuetan, Christ hiletaric resuscitatu duenac, viuificaturen ditu çuen gorputz mortalac-ere bere Spiritu çuetan habitatzen denaren causaz. 12Halacotz bada, anayeác, çordun gara, ez haraguiagana, haraguiaren araura vicitzeco, *baina Spirituagana.* 13Ecen baldin haraguiaren araura vici baçarete, hilen çarete: baina baldin Spirituaz gorputzaren eguitateac mortificatzen badituçue, vicico çarete. 14Ecen Iaincoaren Spirituaz gobernatzen diraden guciac, Iaincoaren haour dirade. 15Ecen eztuçue suiectionetaco spiritubat recebitu, berriz beldurretan *içateco:* baina recebitu duçue adoptionezco spiritua, ceinez oihu eguiten baitugu Abba, *erran nahi baita,* Aita. 16Spiritu hunec berac testificatzen du gure spirituarequin batean, ecen Iaincoaren haour garela. 17Eta baldin haour *bagara,* bayeta heredero: heredero, diot, Iaincoaren, eta Christen herederoquide, baldin ordea *harequin* batean suffritzen badugu, *harequin* batean glorifica gaitecençat. 18Ecen estimatzen dut dembora hunetaco suffrimenduac eztiradela comparatzeco ethorteco den gloria gutan manifestaturen denarequin. 19Ecen creaturác desir handiz beguira daude noiz Iaincoaren haourrac manifesta daitezqueen. 20Ecen creaturác vanitatetara suiet dirade, ez bere nahiz, baina sperançaren azpian suiectionetan eçarri dituenaren causaz, hec-ere deliuraturen diradela corruptionearen suiectionetic, Iaincoaren haourrén gloriaren libertatean *içateco.* 21Ecen badaquigu creatura guciac suspirioz elkarrequin daudela, eta penatan diradela oraindrano. 22Eta ez *hec* solament, baina gu-ere Spirituaren primitiác ditugula, gueuroc gure baithan suspirioz gaude, adoptionearen beguira gaudela, gure gorputzaren deliurançaren *diot.* 23Ecen sperançaz saluatu içan gara. Eta ikusten den sperançá, ezta sperança: ecen nehorc ikusten duena, certaco spera leçaque? 24Baina baldin ikusten eztugunaz sperança badugu, patientiaz iguriquiten dugu. 25Eta halaber Spirituac-ere arincen ditu gure infirmitateac, ecen cerçaz othoitz eguin behar dugun bide beçala, eztaquigu: baina Spiritua bera othoiztez dago guregatic erran ecin daitezqueen suspirioz. 26Baina bihotzac examinatzen dituenac badaqui, ceric den Spirituaren affectionea: ecen Iaincoaren araura othoitz eguiten du sainduacgatic. 27Badaquigu halaber ecen Iaincoari on daritzoteney gauça guciac elkarrequin aiutatzen çaiztela onetara, *iaquiteco da,* haren ordenançaren araura deithu diradeney. 28Ecen lehenetic cein eçagutu baititu *hec* predestinatu-ere ditu bere Semearen imaginaren conforme içateco, hura dençát lehen iayoa anhitz anayeren artean. 29Eta cein predestinatu baititu, hec deithu-ere ditu: eta cein deithu baititu, hec iustificatu-ere ditu: eta cein iustificatu baititu hec glorificatu-ere ditu. 30Cer bada erranen dugu gauça hautara? Baldin Iaincoa gure alde bada, nor *içanen da* gure contra? 31Ceinec bere Seme propria ezpaitu guppida vkan, baina gure guciongatic eman vkan baitu, nola eztrauzquigu gauça guciac-ere harequin emanen? 32Norc produituren du accusationeric Iaincoaren elegituén contra? Iaincoa *da* iustificatzen duena. 33Nor da condemnaturen duena? Christ *da* hil içan dena, baina are resuscitatu-ere dena: Iaincoaren escuinean-ere dena, eta guregatic othoitz eguiten duena. 34Norc separaturen gaitu gu Christen amoriotic? *ala* tribulationec, ala hersturac, ala persecutionec, ala gossetec, ala billuci içatec, ala perilec, ala ezpatac? 35Scribatua den beçala, Hire causaz hiltzen gaituc egun oroz: estimatu içan gaituc haraquinçaco ardién pare. 36Baina gauça hautan guciotan victorioso bainoago gara, gu onhetsi gaituenaren partez. 37Ecen segur naiz ecen ez herioc, ez vicitzec, ez Aingueruèc, ez principaltassunéc, ez botheréc, ez presenteco gaucéc, ez ethortecoéc: 38Ez goratassunec, ez barnatassunec, ez berce creaturac batec-ere ecin separaturen gaituela Iaincoaren amorio Iesus Christ gure Iaunean ekarri draucunetic. 39