1 Cer beraz erranen dugu gure aita Abrahamec eriden duela haraguiaren arauez? 2Ecen baldin Abraham obréz iustificatu içan bada, badu cerçaz gloria dadin, baina ez Iaincoa baithan. 3Baina cer dio Scripturác? Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara. 4Baina obratzen duenari alocairua etzayó gratiatan contatzen baina hartzetan: 5Ordea obratzen eztuenari, baina gaichtoa iustificatzen duena baithan sinhesten duenari, bere fedea iustitiatan contatzen çayó. 6Nola Dauidec-ere declaratzen baitu Iaincoac obrác gabe iustitiá imputatzen draucan guiçonaren dohain-ontassuna, *dioela,* 7Dohatsu *dirade* ceinén iniquitateac quittatu içan baitirade eta ceinén bekatuac estali içan baitirade. 8Dohatsu *da* Iaunac bekatua imputatu eztrauqueon guiçona. 9Bada dohain-ontassun haur, circoncisionean *da solament* ala *bay* preputioan-ere? Ecen erraiten dugu imputatu içan çayola Abrahami fedea iustitiatan. 10Nola bada imputatu içan çayo? circoncisionean cela, ala preputioan? ez circoncisionean, baina preputioan. 11Guero recebi ceçan circoncisionearen seignalea, fedealen iustitiataco cigulutan cein baitzen preputioan: preputioan diradela sinhesten duten gucién aita licençát, hæy-ere iustitiá imputa lequiençát: 12Eta circonsionearen aita, *erran nahi da,* ez circoncisionecoén solament, baina gure aita Abrahamen fede preputioan çuenaren hatzari darreizconen-ere. 13Ecen promessa etzayó Legueaz *heldu içan* Abrahami, edo haren haciari, munduaren heredero içateco, baina fedeazco iustitiáz. 14Ecen baldin Leguetic *diradenac,* heredero badirade ezdeus bilhatu da fedea, eta iraungui da promessa. 15Ceren Legueac hirá engendratzen baitu: ecen non ezpaita legueric, han ezta transgressioneric 16Harren fedez *da heretagea,* gratiaz dençát, promessa haci guciaren fermu dençát: ez Leguetic *den haciaren* solament, baina Abrahamen fedetic denaren-ere, cein baita gure gución aita, 17(Scribatua den beçala, Anhitz nationeren aita ordenatu vkan aut) Iaincoaren aitzinean, cein sinhetsi vkan baitu: ceinec hiley vicitze emaiten baitraue, eta deitzen baititu eztiraden gauçác balirade beçala. 18Ceinec sperançaren contra sperançaz sinhets baitzeçan, anhitz nationeren aita içanen cela: erran içan çayonaren araura, Hala içanen duc hire hacia. 19Eta fedean flaccu ez içanez, etzeçan behá bere gorputz ia hilera, ehun vrtheren inguruä baçuen-ere: ezeta Sararen vmunci ia hilera. 20Eta Iaincoaren promessaren gainean etzeçan duda incredulitatez: baina fortifica cedin fedez Iaincoari gloria emanic: 21Eta frangoqui seguraturic, ecen *hari* promes eguin ceraucana, botheretsu cela eguiteco-ere. 22Halacotz *haur*-ere iustitiatan imputatu içan çayo. 23Eta ezta scribatu içan harengatic solament, ecen *haur* iustitiatan imputatu içan çayola: 24Baina guregatic-ere, ceini imputaturen baitzaicu, Iesus gure Iauna hiletaric resuscitatu duena baithan sinhesten dugunoy, 25Cein *heriotara* liuratu içan baita gure bekatuacgatic, eta resuscitatu gure iustificationeagatic.