1 Eta fedez infirmo dena recebi eçaçue, *baina* ez disputationez iharduquitera. 2Batac sinhesten du gauça gucietaric ian ahal deçaquela: eta berce infirmo denac belhar iaten du. 3Iaten duenac, iaten eztuena ezteçan menosprecia: eta iaten eztuenac, iaten duena ezteçan iudica. Ecen Iaincoac hura bere recebitu vkan du. 4Hi nor aiz berceren cerbitzaria iudicatzen duana? bere Iaunari fermu egoiten edo erorten ciayóc: baina fermaturen dic: ecen botheretsu duc Iaincoa haren fermatzeco. 5Batac estimatzen du egun bata bercea bainoago, eta berceac estimatzen du *bardin* cein egun nahi den: batbedera biz segur bere conscientián. 6Egunera behatzen duenac, Iaunagana behatzen du: eta egunera behatzen eztuenac, Iaunagana eztu behatzen. Iaten duenac, Iaunari iaten du: ecen regratiatzen du Iaincoa: eta iaten eztuenac, Iaunari eztu iaten, eta regratiatzen du Iaincoa. 7Ecen ezta gutaric nehor bere buruäri vici, eta ezta nehor bere buruäri hiltzen. 8Ecen edo dela vici garén, Iaunari vici gara: edo dela hiltzen garén, Iaunari hiltzen gara. Beraz nahi bada vici garén, nahi bada hiltzen garén, Iaunaren gara 9Ecen hunetacotzát Christ hil, eta resuscitatu, eta vicitara itzuli içan da, hambat hilén nola vicién gainean dominatione duençát. 10Baina hic cergatic iudicatzen duc eure anayea? edo hic-ere cergatic menospreciatzen duc eure anayea? Ecen guciac comparituren gara Christen iudicioco throno aitzinean. 11Ecen scribatua da, Vici naiz ni, dio Iaunac, ecen niri gurthuren çait belhaun gucia: eta mihi oroc laudorio emanen drauca Iaincoari. 12Bada segur gutaric batbederac bere buruaz contu rendaturen drauca Iaincoari. 13Ezteçagula beraz guehiagoric elkar iudica, bainaitzitic hunetan iugemenduz vsat eçaçue, behaztopagarriric batre edo trebucagarriric *çuen* anayeri eçar ezteçoçuen. 14Badaquit, eta segur naiz Iesus Iaunaren partez, eztela deus satsuric bere berez: salbu, cerbait satsu dela estimatzen duenaren, *hura* harendaco satsu baita. 15Baina baldin viandagatic hire anayea tristetzen bada, ezabila ia charitatearen araura: ezteçála eure viandagatic hura gal, ceinagatic Christ hil içan baita. 16Eztadila beraz çuen vnguia gaitz erran. 17Ecen Iaincoaren resumá ezta ianhari ez edari: baina iustitia eta baque eta bozcario Spiritu sainduaz. 18Ecen gauça hautan Christ cerbitzatzen duena, Iaincoaren gogaraco da, eta laudatua da guiçonéz. 19Iarreiqui gaquiztén beraz baqueari dagozcan gaucey, eta elkarren edificationetaco diradeney. 20Ezteçála *hic* viandaren causaz Iaunaren obra deseguin: eguia duc gauça guciac chahu *diradela,* baina gaizquia *duc* scandalorequin iaten duen guiçonaren. 21On duc haraguiric ez iatea, eta mahatsarnoric ez edatea, eta hire anaye behaztopatzen edo scandalizatzen, edo infirmo eguiten den gauçaren ez eguitea. 22Hic fede duc? auc euror baithan Iaincoaren aitzinean. Dohatsu *da* bere buruä iudicatzen eztuena laudatzen duen *gauçän.* 23Baina scrupulo eguiten duena, baldin ian badeça, iudicatua da: ecen eztu fedez *iaten:* eta fedetic eztén gucia bekatu da.