1 IESVS CHRISTEN Apocalypsea, cein eman vkan baitrauca hari Iaincoac, declara dietzençát bere cerbitzariey sarri eguin behar diraden gauçác: eta *harc* bere Aingueruärequin igorriric Ioannes bere cerbitzariari significatu vkan drautza. 2Ceinec testificatu vkan baitu Iaincoaren hitzaz eta Iesus Christen testimoniageaz eta ikussi vkan dituen gauça guciéz. 3Dohatsu *da* iracurtzen duena, eta *dohatsu dirade* prophetia hunetaco hitzac ençuten, eta hartan scribatuac diraden gauçác beguiratzen dituztenac: ecen demborá sarri da. 4Ioannesec Asian diraden çazpi Elicey, Gratia *dela* eta baquea çuequin Denaren eta Cenaten eta Ethortecoaren partez: eta haren throno aitzinean diraden çazpi spirituén partez, 5Eta Iesus Christen partez, *cein* baita testimonio fidela, hiletarico lehen iayoa, eta lurreco reguén Princea, 6Ceinec onhetsi baiquaitu eta ikuci gure bekatuetaric bere odolaz: eta eguin baicrauzquió Regue eta Sacrificadore Iainco bere Aitari: hari *bada* dela gloria eta indar secula seculacotz. Amen. 7Huná, ethorten da hodeyéquin eta ikussiren du hura begui oroc, hura çulhatu vkan dutenéc-ere: eta plagnituren dirade haren aitzinean lurreco leinu guciac: bay, Amen. 8Ni naiz a eta w, *erran nahi baita,* hatsea eta fina, dio Iaunac, Denac, eta Cenac, eta Ethorteco denac, *diot,* Bothere gucitacoac. 9Ni Ioannes, eta Iesus Christen afflictionean eta resumán eta patientián çuen anayea eta laguna, Patmos deitzen den Islán nincén, Iaincoaren hitzagatic, eta Iesus Christen testimoniageagatic: 10Nincén Spiritutan Igande egun batez, eta ençun neçan neure guibelean voz handibat trompetta batena beçala, cioela, 11Ni nauc a eta w, lehena eta azquena, eta Ikusten duána scribeçac liburu batetan, eta igor eçac Asian diraden çazpi Elicetara, *cein baitirade,* Ephesen eta Smyrnen, eta Pergamen, eta Thyatiren, eta Sarden, eta Philadelphian eta Laodicean. 12Orduan itzul nendin enequin minçatu içan cen vozaren ikustera: eta itzuliric ikus nitzan çazpi candelér vrrhezcoric: 13Eta çazpi vrrhezco candelerén artean guiçonaren Semea irudi çuembat, *arropa* luce batez veztitua, eta vrrhezco guerrico batez vgatzén aldean guerricatua. 14Eta haren buruä eta biloac *ciraden* churi, ille churia beçala, *eta* elhurra beçala: eta haren beguiac suaren garra beçala: 15Eta haren oinac cobre fina beçalaco, labean beçala çachetéla: eta haren voza vr handién hotsa beçala. 16Eta cituen bere escu escuinean çazpi içar, eta haren ahotic bi ahotaco ezpata çorrotzbat ilkiten cen: eta haren beguithartea *cen argui* iguzquiac bere indarrean argui eguiten duen beçala. 17Eta hura ikussi vkan nuenean, eror nendin haren oinetara hila beçala: eta eçar ceçan bere escu escuina ene gainean, ciostala, Eztuála beldurric: ni nauc lehena eta azquena, eta vici naicena: 18Baina hil içan nauc, eta huná, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citiát iffernuaren eta herioaren gakoac. 19Scribaitzac ikussi vkan dituan gauçác, eta diradenac eta hauén ondoan eguin behar diradenac: 20Ene escu escuinean ikussi vkan dituán çazpi içarrén mysterioa, eta çazpi candelér vrrhezcoac. Çazpi içarrac, çazpi Elicetaco Aingueruäc dituc eta ikussi dituán çazpi candelerac, çazpi Eliçác dituc.