1 PAVLEC Iesus Christen presonerac, eta anaye Timotheoc, Philemon gure maiteari eta lagunari, 2Eta Aphia maiteari, eta Archippe gure soldado-quideari, eta hire etheco Eliçari: 3Gratia *dela* çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic. 4Esquerrac emaiten dirautzat neure Iaincoari, bethiere hiçaz memorio eguiten dudalaric neure orationetan, 5Ceren baitançut hire charitatea, eta fedea cein baituc Iesus Iauna baithara, eta saindu guciac baithara: 6Hire fedearen communicationea botheretsu dençát, eçagut dadinçát çuetan den on gucia Iesus Christez. 7Ecen bozcario handi diagu eta consolatione hire charitateaz, ceren sainduén halsarrac hiçaz recreatu icen baitirade, anayé. 8Halacotz, Iesus Christean libertate handi badut-ere hiri eguimbide duanaren manatzeco: 9*Badere* charitateagatic lehen othoitzez niagoc, hunelaco banaiz-ere, bainaiz Paul ancianoa, eta orain presoner-ere Iesus Christgatic. 10Othoitzen aut *bada* neure seme Onesimo estecailluetan engendratu vkan dudanagatic: 11Berce orduz ez hire probetchutaco içan denagatic, baina orain hire eta ene probetchutaco denagatic: cein igorten baitrauát. 12Hic bada hori, erran nahi baita, ene halsarrac, recebi eçac. 13Cein nic nahi bainuen neurequin eduqui, hire orde cerbitza nençançát Euangelioaren estecailluetan: 14Baina hire vorondatea gabe eztiát deus eguin nahi vkan bortchaz beçala ezlicençát hire vnguia, baina gogo onezco. 15Ecen aguian halacotz hireganic partitu içan duc appurbatetacotz, bethierecotz recebi eçançát: 16Ez engoitic sclabotan, baina sclabo baino conditione hobeagotan, anaye maitetan, principalqui ene: cembatez bada guehiago eure, eta haraguiaren arauez eta Iaunaren arauez? 17Bada baldin lagunetan banaducac, recebi eçac ni beçala. 18Eta baldin cerbait bidegabe eguin badrauc, edo çor bahau, hura niri imputa ieçadac. 19Nic Paulec scribatu diát *haur* neure escuz, nic pagaturen diát: eztarradan ecen are eure burua-ere niri çor drautadala. 20Bay, anayé, placer *haur* nic hireganic recebi deçadan Iaunean, recreaitzac ene halsarrac Iaunean. 21Hire obedientiáz segur içanez scribatu drauat, daquidalaric ecen erraiten dudan baino guehiago-ere eguinen duála. 22Baina are bertaric ostatu appain ieçadac: ecen sperança diát çuen orationéz emanen natzaiçuela: 23Epaphras ene presoner quideac Iesus Christean, 24Marc-ec, Aristarchec, Demasec *eta* Luc-ec, ene aiutariec, salutatzen auté. 25Iesus Christ gure Iaunaren gratiá *dela* çuen spirituarequin. Amen.