1 Guehiago dioste *bere* discipuluey, Impossible da scandaloac eztatocen: baina maledictione hari, norçaz ethorten baitirade. 2Harc hobe luque baldin errota harribat haren leppoaren inguruan eçar baledi, eta egotz ledin itsassora, ecen ez chipi hautaric bat scandaliza deçan. 3Beguira çaitezte, Baldin hire anayec hire contra faltatu badu, reprehendi eçac hura, eta baldin emenda badadi barka ieçóc. 4Eta baldin çazpitan egunean faltatzen badu hire contra, eta çazpitan egunean itzultzen bada hiregana, dioela, Dolu diát: barkaturen draucac. 5Orduan erran cieçoten Apostoluéc Iaunari, Augmenta ieçaguc fedea. 6Eta erran ceçan Iaunac, Baldin fede bacindute mustarda bihibat *den* becembat, erran ahal cineçaqueote marçucér huni, Erroetaric ilki adi, eta landa adi itsassoan: eta obedi cinçaqueizte. 7Baina ceinec çuetaric, cerbitzaribat duenean laboratzen edo abrén bazcatzen ari denic, landatic itzuli denean erraiten drauca bertan, Auançadi, eta iar adi mahainean. 8Bainaitzitic eztrauca erraiten, Appain ieçadac affaria, eta guerricaturic cerbitza neçac, ian eta edan duquedano: eta guero ian eta edan eçac hic? 9Esquerric othe drauca cerbitzari hari, ceren eguin baititu manatu içan çaizcan gauçác? Eztut vste. 10Hala çuec-ere, eguin dituqueçuenean manatu içan çaizquiçuen gauça guciac, erraçue, Cerbitzari inutilac gara: eguin behar guenduena eguin vkan dugu. 11Eta guertha cedin hura Ierusalemerat ioaitean iragaiten baitzen Samariaco eta Galileaco artetic. 12Eta hura burgu batetan sartzen cela, bathu içan çaizcan hamar guiçon sorhayo, eta gueldi citecen vrrun: 13Eta altcha ceçaten voza, cioitela, Iesus magistruá, auc misericordia guçaz. 14Eta ikussi citunean erran ciecén, Çoazte, eracuts ietzeçue çuen buruäc Sacrificadorey. Eta guertha cedin, ioaiten ciradela chahu baitzitecen. 15Eta hetaric batec ikussi çuenean, ecen sendatu cela, itzul cedin, glorificatzen çuela Iaincoa ocengui: 16Eta egotz ceçan bere buruä ahozpez haren oinetara, esquerrac emaiten cerauzcala, eta haur cen Samaritano. 17Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Eztirade hamarrac chahutu içan? Bedratziac bada non *dirade?* 18Batre ezta eriden içan itzuli denic, Iaincoari gloria emaitera, arrotz haur baicen. 19Eta erran cieçón hari, Iaiquiric oha, eure fedeac saluatu au. 20Eta interrogatu içanic Phariseuéz noiz ethorteco cen Iaincoaren resumá: ihardets ciecén, eta erran, Ezta ethorriren Iaincoaren resumá paradarequin: 21Eta eztute erranen, Huná hemen, edo, hará han: ecen huná, Iaincoaren resumá barnean duçue. 22Halaber erran ciecén discipuluey, Ethorriren dirade egunac desiraturen baituçue guiçonaren Semearen egunetaric baten ikustera, eta ezpaituçue ikussiren. 23Eta erranen çaiçue çuey, Huna hemen, edo, hara han: *baina* etzoaztela, eta etzarreiztela. 24Ecen nola chistmistac argui eguiten baitu ceruären azpian den bazter batetic, eta arguitzen *berce bazter* ceruären azpian denerano: hala içanen da guiçonaren Semea-ere bere egunean. 25Baina lehen behar da anhitz suffri deçan harc, eta reproba dadin natione hunez. 26Eta nola eguin baitzedin Noeren egunetan, hala içanen da guiçonaren Semearen egunetan-ere. 27Iaten çutén, edaten çutén, emazte hartzen çutén eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano: eta ethor cedin dilubioa, eta gal citzan guciac. 28Halaber Lot-en egunetan-ere eguin içan cen beçala: iaten çutén, edaten çutén, erosten çutén, saltzen çutén, landatzen çutén, edificatzen çutén: 29Baina Lot Sodomatic ilki cen egunean, suz eta suphrez vri eguin ceçan cerutic, eta guciac deseguin citzan: 30Halaber içanen da guiçonaren Semea declaraturen den egunean. 31Egun hartan etche gainean datena, eta bere ostillamendua etchean *badu,* ezalbeiledi iauts haren eramaitera: eta landán dena, halaber ezalbeiledi itzul guibelecoetara. 32Orhoit çaitezte Lot-en emazteaz. 33Nor-ere enseyaturen baita bere viciaren saluatzen, *harc* du galduren hura: eta norc-ere galduren baitu, viuificaturen du hura. 34Erraiten drauçuet, gau hartan biga içanen dirade ohe batetan: bata harturen da, eta bercea vtziren. 35Biga içanen dirade elkarrequin *errotan* ehaiten duqueitenic: bata harturen da, eta bercea vtziren. 36Biga içanen dirade landán: bata harturen da, eta bercea vtziren. 37Orduan ihardesten dutela, erraiten draucate, Non Iauna? Eta harc erran ciecén, Non-ere *içanen baita* gorputza, hara bilduren dirade arranoac-ere.