1 Ecen Melchisedech haur *cen* Salemgo regue, Iainco subiranoaren Sacrificadore, cein bidera ilki içan baitzayón Abrahami haur reguén deseguitetic itzultzen cela, eta harc ceçan benedica: 2Hari hamarrena-ere gauça gucietaric parti cieçón Abrahamec: eta lehenic *hura* da interpretatzen iustitiazco regue, eta guero Salemgo regue-ere: cein erran nahi baita baquezco regue: 3Aita gabe, ama gabe, leinu gabe: eztuelaric egunén hatseric, ez vicitzearen finic: baina Iaincoaren Semearen irudico eguin içanic, dago Sacrificadore eternalqui. 4Considera eçaçue bada cein handi eguin içan den haur, ceini Abraham patriarchac despuilletaco hamarrena-ere eman baitzieçón. 5Eta Leuiren semetaric diradenéc Sacrificadoregoa dutelaric, manua baduté populuaganic hamarrenaren hartzeco Leguearen arauez, erran nahi baita, bere anayetaric, Abrahamen guerruncetic ilki içan badirade-ere. 6Baina hec *diraden* leinu bereco contatzen eztenac, hamarrena hartu vkan du Abrahamganic, eta promessac cituena benedicatu vkan du. 7Eta contradictioneric batre gabe chipién dena guehién denaz benedicatzen da. 8Eta hemen hiltzen diraden guiçonec hamarrenac hartzen dituzté: baina han vici dela testimoniage duenac *hartzen ditu.* 9Eta (hunela minça nadin) Abrahamtan detchematu içan da Leui bera-ere, ceinec hamarrenac hartzen ohi baititu. 10Ecen hura oraino *bere* aitaren guerruncean cen, Melchisedec Abrahami bidera ilki içan çayonean. 11Beraz baldin perfectionea Sacrificadoregoa Leuiticoan içan baliz (ecen populuac Leguea haren azpian recebitu vkan du) cer behar cen goitiric berce Sacrificadorebat Melchisedech-en façoinera altcha ledin, eta ezladin Aaronen façoinera erran? 12Ecen Sacrificadoregoaren officioa cambiatu içanic, necessario da Leguearen cambioa-ere eguin dadin. 13Ecen gauça hauc norçaz erraiten baitirade *hura* berce leinuri appartenitzen çayó, cein *leinutaric* nehorc ezpaitu aldarea cerbitzatu vkan. 14Ecen claro da Iudaren leinutic ilki içan dela gure Iauna, cein leinutan ezpaitu Moysesec Sacrificadoregoaz deus erran. 15Eta are *haur da* claroago, ceren Melchisedech-en façoinera ilkiten baita berce Sacrificadorebat: 16Cein ezpaita *Sacrificadore* eguin içan manamendu carnaleco Leguearen arauez, baina vicitze immortaleco puissançaren arauez. 17Ecen testificatzen du hunela, Hi *aiz* Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en façoinera. 18Ecen aitzineco manamendua abolitzen da bere debilitateagatic eta probetchu gabeagatic. 19Ecen eztu deus perfectionetara eraman vkan Legueac: baina *içan da* sperança hobeagoren preparationebat ceinez hurbiltzen baicara Iaincoagana. 20Eta iuramendu gabe *içan* eztén becembatean (ecen berceac iuramendu gabe Sacrificadore eguin içan dirade. 21Baina haur iuramendurequin, hari erran vkan draucanaz, Iuratu vkan dic Iaunac, eta etziayóc doluturen, Hi *aiz* Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en façoinera) 22Hambatenaz alliança hobeagoren fiadore eguin içan da Iesus. 23Eta Sacrificadoréz den becembatean, anhitz eguin içan dirade, ceren herioaz empatchatzen baitziraden egoitera. 24Baina hunec, ceren eternalqui egoiten baita, Sacrificadoregoa perpetualbat du. 25Eta halacotz salua-ere perfectoqui ahal ditzaque, harçaz Iaincoagana hurbiltzen diradenac, bethi vici delaric hecgatic ararteco içateco. 26Ecen beharra guenduen halaco Sacrificadore subiranobat guenduen, saindua, innocenta, macularic gabea, bekatoretaric separatua, ceruäc baino gorago altchatua: 27Ceinec ezluen beharric egun oroz, berce Sacrificadore subiranoéc beçala, lehenic bere bekatuacgatic sacrificioric offrendatu, guero populuarenacgatic: ecen *haur* behingoaz eguin vkan du bere buruä offrendaturic. 28Ecen Legueac Sacrificadore subirano ordenatzen ditu guiçon infirmoac: baina iuramenduco hitz Leguearen ondocoac, *ordenatzen du* Seme eternalqui sanctificatua.