1 PAVL Apostoluac (ez guiçonéz ezeta guiçonen partez, baina Iesus Christen eta Iainco Aita hura hiletaric resuscitatu duenaren partez.) 2Eta enequin diraden anaye guciéc, Galatiaco Elicey: 3Gratia *dela* çuequin eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic. 4Ceinec bere buruä eman vkan baitu gure bekatuacgatic, idoqui guençançát secula gaichto hunetaric, gure Iainco eta Aitaren vorondatearen araura. 5Hari *dela* gloria secula seculacotz. Amen. 6Miraz nago nola horrein sarri, Christen gratiara deithu vkan cenduztena vtziric transportatu içan çareten berce Euangeliotara: 7Berceric batre eztelaric: baina batzuc trublatzen çaituztéz, eta nahi duté erauci Christen Euangelioa: 8Baina baldin guc-ere, edo Aingueru batec cerutic euangelizatzen badrauçue, euangelizatu drauçuegunaz berceric, maradicatu biz. 9Lehen erran dugun beçala, orain-ere berriz diot, Baldin norbeitec euangelizatzen badrauçue recebitu duçuenaz berceric, maradicatu biz. 10Ecen orain guiçonéz predicatzen dut ala Iaincoaz? ala guiçonén gogara eguin nahiz nabila? Segur baldin oraino guiçonén gogaraco baninz, Christen cerbitzari ezninçande. 11Iaquin eraciten drauçuet bada, anayeác, niçaz predicatu içan den Euangelioa, eztela guiçonaren araura. 12Ecen eztut hura guiçonganic recebitu ez ikassi: baina Iesus Christen reuelationez. 13Ecen ençun duçue nola conuersatu vkan dudan Iudaismoan, nola terriblequi Iaincoaren Eliçá persecutatzen eta deseguiten nuen: 14Eta *nola* probetchatzen nincén Iudaismoan, ene quidetaric anhitz baino guehiago, neure nationean, neure aitén ordenancetara affectione guehienduna nincelaric. 15Baina Iaincoaren placera içan denean (ceinec neure amaren sabeleandanic appartatu baininduen eta deithu bainau bere gratiaz) 16Bere Semearen reuelatzera nitan, hura euangeliza neçançát Gentilén artean, eznaiz bertan conseillatu içan haraguiarequin eta odolarequin: 17Eta eznaiz Ierusalemera itzuli içan ni baino lehen Apostolu *ciradenetara:* baina ioan nendin Arabiara: eta harçara itzul nendin Damascera. 18Gueroztic hirur vrtheren buruän itzul nendin Ierusalemera Pierrisen visitatzera: eta egon nendin harequin amorz egun. 19Eta berce Apostoluetaric ezneçan ikus Iacques Iaunaren anayea baicen. 20Baina çuey scribatzen drauzquiçuedan gaucetan, huná, *badiotsuet* Iaunaren aitzinean, ecen eztiodala gueçurric. 21Guero ethor nendin Syriaco eta Ciliciaco herrietara. 22Eta nincen beguithartez eçagun gabea Iudeaco Eliça Christean *ciradeney:* 23Baina solament ençun vkan çuten *erraiten cela,* Gu berce orduz persecutatzen guentuenac, orain predicatzen du berce orduz deseguiten çuen fedea. 24Eta glorificatzen çuten Iaincoa nitan.