1 Iaquin eraciten drauçuegu bada, anayeác, Macedoniaco Elicey eman içan çayen Iaincoaren gratiá: 2Nola afflictionezco phorogança handitan hayén alegranciázco abundantiá, eta hayén paubrecia beherá abundant içan den hayén prompt içatearen abrastassunetan: 3Ecen testificatzen dut, ahalaren arauez, eta ahalaz garaitic, gogatsu içan *diradela:* 4Othoitz handirequin othoitz eguiten ceraucutela, sainduey *eguiten, çayen* aiutaren gratiá eta communicationea, recebi gueneçan. 5Eta eztute sperança guenduen beçala *eguin,* baina bere buruäc eman drautzate lehenic Iaunari, eta *guero* guri, Iaincoaren vorondatez. 6Tite exhorta gueneçançát, nola lehenetic hassi vkan baitu, hala acaba-ere leçan çuec baithan gratia haur-ere. 7Bada gauça gucietan abundos çareten beçala fedez, eta hitzez, eta eçagutzez, eta diligentia oroz, eta çuen gureganaco charitatez, *eguiçue* gratia hunetan-ere abundos çareten. 8Eztut manamenduz erraiten, baina bercén diligentiáz çuen charitateco leyaltatearen-ere phorogatzeagatic. 9Ecen eçagutzen duçue Iesus Christ gure Iaunaren gratiá, nola çuengatic paubre eguin içan den abrats celaric: haren paubreciáz çuec abrats cindeiztençát. 10Eta gauça hunetan conseillu emaiten dut: ecen haur çuen probetchutaco da, chazdanic hassi içan cinetenón, éz solament eguiten, baina nahi vkaiten-ere. 11Orain bada eguite bera-ere acaba eçaçue, nolaco *içan baita* nahiaren gogo presta, halaco biz acabatzea-ere vkanaren arauez. 12Ecen baldin aitzinetic bada gogo prest içatea, nehor duenaren arauez gogaraco da, eta ez eztuenaren arauez. 13Ecen ezta *haur* bercéc solagemendu dutençát, eta çuec aurizqui çaiteztençát, baina egoalqui dembora hunetan çuen abundantiác *suppli beça* hayén peitutassuna. 14Hayén abundantiác-ere çuen peitutassuna suppli deçançát, egoaltassun eguin dadinçát. 15Scribatua den beçala, Anhitz *bildu çuenac,* eztu deus vkan soberaturic: eta guti *çuenac,* eztu vkan gutiegui. 16 17 Ceren *ene* exhortationea gogaraco içan baitzayó, eta affectionatuago içanez bere buruz çuetara ethorri içan baita. 18Eta igorri vkan-dugu harequin batean anayea, ceinen laudorioa baita Euangelioan Eliça gucietan: 19(Eta ez solament *laudatu,* baina elegitu-ere içan da Elicéz gure bidageco lagun, guçaz administratzen den gratia hunequin Iaun beraren gloriatan eta çuen gogo prestaren *cerbitzutan)* 20Ihes eguiten draucagula huni, nehorc vitupera ezgaitzan guçaz administratzen den abundantia hunetan: 21Eta procuratzen dugula on dena, ez Iaunaren aitzinean solament, baina guiçonén aitzinean-ere. 22Eta igorri dugu hequin gure anayea, cein experimentatu baitugu anhitzetan anhitz gauçatan diligent, eta orain vnguiz diligentago *çuetan* dudan confidança handiagatic. 23Bada Titez den becembatean ene lagun da eta çuec baithan aiutaçale: eta gure anayéz den becembatean, Elicén embachadore *dirade eta* Christen gloria. 24Bada, çuen charitatearen eta gure çueçazco gloriatzearen phorogançá eracutsaçué hetara Elicén aitzinean.