2Gratia *dela* çuequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. 3Laudatu *dela* Iaincoa *cein baita* Iesus Christ gure Iaunaren Aita, misericordién Aita eta consolatione guciaren Iaincoa, 4Gure tribulatione gucian consolatzen gaituena: consola ahal ditzagunçát cer-ere tribulationetan diradenac, gueuroc Iaincoaz consolatzen garen consolatione beraz. 5Ecen nola Christen suffrimenduac gutan abundatzen baitirade, hala gure consolationea-ere abundatzen da Christez. 6Eta edo affligitzen bagara, çuen consolationeagatic *da,* eta guc-ere suffritzen ditugun molde bereco suffrimenduén patientián eguiten den saluamenduagatic: edo consolatzen bagara, çuen consolationeagatic *da* eta saluamenduagatic. 7Eta gure sperança çueçaz *duguna* fermu da, daquigularic ecen nola suffrimenduetan participant baitzarete, hala consolationean-ere *içanen çaretela.* 8Ecen nahi dugu daquiçuen, anayeác, gure afflictione Asian heldu içan çaicunaz, ecen cargatu içan garela excessiuoqui ahalaz garaitic, hambat non hersturatan içanez etsi baiquenduen viciaz-ere. 9Baina gueuroc gure baithan heriotaco sententia vkan dugu: gure baithan fida ezquentecençát, baina hilac resuscitatzen dituen Iaincoa baithan: 10Ceinec hain herio handitaric deliuratu baiquaitu, eta deliuratzen: cein baithan sperança baitugu ecen oraino-ere deliuraturen gaituela. 11Çuec-ere aiutatzen gaituçuelaric guregatic *eguinen duçuen* orationeaz: anhitz personaren respectuz eguin çaicun dohainaz, anhitzez guregatic esquerrac renda ditecençát. 12Ecen gure gloriatzea haur da, gure conscientiaren testimoniagea ecen Iaincoaren simplicitaterequin eta puritaterequin, ez haraguiaren sapientiarequin, baina Iaincoaren gratiarequin conuersatu vkan dugula munduan, eta principalqui çuec baithan. 13Ecen scribatzen drauzquiçuegun gauçác, eztirade iracurtzen edo eçagutzen-ere dituçuenez berce: eta sperança dut finerano-ere eçaguturen dituçuela. 14Nola eçagutu-ere baiquaituçue parte, ecen çuen gloriatze garela, çuec-ere gurea beçala Iesus Iaunaren egunecotzat. 15Eta confidança hunetan nahi nincén lehen çuetara ethorri, gratia doblea cindutençát: 16Eta çuetaric Macedoniarat iragan, eta harçara Macedoniaric ethorri çuetara, eta çueçaz guida nendin Iudeara. 17Bada haur deliberatzen nuenean arintassunez vsatu vkan dut? ala deliberatzen ditudan gauçác, haraguiaren arauez deliberatzen ditut, hala non ni baithan den Bay eta Ez? 18Aitzitic Iainco fidelac *badaqui* ecen ene çuetaratco hitza eztela içan Bay eta Ez. 19Ecen Iaincoaren Seme Iesus Christ guçaz çuen artean predicatu içan dena, niçaz eta Syluanoz eta Timotheoz, ezta içan Bay eta Ez, baina Bay hartan içan da: 20(Ecen Iaincoaren promes guciac hartan Bay *dirade,* eta hartan *dirade* Amen) Iaincoaren gloriatan guçaz. 21Bada confirmatzen gaituena çuequin Christ *Iaunean* eta vnctatu gaituena Iaincoa *da:* 22Ciguilatu-ere gaituena, eta Spirituaren errésac gure bihotzetan eman drauzquiguna. 23Nic bada Iaincoa dut testimonio deitzen neure arimaren gain, ecen çuen guppidaz, oraino eznaicela ethorri Corinthera. 24Ez dominatzen dugulacotz çuen fedearen gainean, baina çuen bozcarioaren aiutaçale garelacotz: ecen fedez çutic çaudete.