1 Bada Spirituac claroqui erraiten dic ecen azqueneco demboretan reuoltaturen diradela batzu fedetic spiritu abusariey behatzen çaiztela, eta deabruén doctriney, 2Hypocrisiaz gueçurrac iracasten dituztenén *doctriney,* ceinén conscientiá cauterizatua baita, 3Defendatzen dutelaric ezconcea *eta* viandetaric iatea, cein Iaincoac creatu baitrauzte vsatzeco remerciamendurequin fideley, eta eguiá eçagutu vkan duteney. 4Ecen Iaincoaren creatura gucia *duc* on, eta deus ez iraizteco, baldin remerciamendurequin recebitzen bada. 5Ecen *creaturá* sanctificatu dihoac Iaincoaren hitzaz eta orationez. 6Gauça hauc baldin proposa badietzéc anayey Iesus Christen ministre on aiçate, haci içanic fedearen, eta diligentqui iarreiqui atzayón doctrina onaren hitzetan. 7Baina iraizquic fable profanoac eta atsoenac irudiac: eta exerci eçac eure buruä pietatean. 8Ecen exercitatione corporala probetchu gutitaco duc: baina pietatea gauça gucietara probetchutaco duc, presenteco vicitzearen eta ethortecoaren promessa duelaric. 9Hitz segura *duc* haur, eta guciz recebi dadin dignea. 10Ecen halacotz trabaillatzen-ere gaituc, eta escarniatzen, ceren sperança baitugu Iainco vician, cein baita guiçon gucién Saluadore, *eta* principalqui fidelén. 11Gauça hauc denuntiaitzac eta iracats. 12Nehorc hire gaztetassuna ezteçala menosprecia: baina aicen fidelén exemplu hitzean, conuersationean, charitatean, spirituan, fedean, puritatean. 13Ethor nadin artean, aquió iracurtzeari, exhortatzeari, doctrinari. 14Ezteçála menosprecia hitan den dohaina, cein eman içan baitzaic prophetiaz, Ancianoén compainiaren escuén impositionearequin. 15Gauça hauc praticaitzac, *eta* aicén gauça hautan attento: hire auançamendua agueri dençat gucién artean. 16Gogoa emoc eure buruäri eta doctrinari: perseuera eçac gauça hautan: ecen baldin haur badaguic, eure buruä duc saluaturen eta hiri behatzen çaizquianac.