1 Exhortatzen aut bada gauça gucién aitzinetic eguin ditecen requestác, othoitzeac, supplicationeac, *eta* remerciamenduac guiçon guciacgatic: 2Regueacgatic, eta dignitatetan diraden guciacgatic, vicitze baquezcoa eta emea eraman deçagunçát pietate eta honestate gucirequin. 3Ecen haur gauça ona eta atseguinetacoa duc Iainco gure Saluadorearen aitzinean, 4Ceinec nahi baitu gende guciac salua ditecen, eta eguiaren eçagutzera ethor ditecen. 5Ecen Iaincobat *duc* eta arartecobat Iaincoaren eta guiçonén artean, Iesus Christ guiçon *eguinic:* 6Ceinec bere burua eman vkan baitu rançoinetan guciacgatic: testimoniage içateco bere demborán: 7Ceinen publicaçale eta Apostolu ni ordenatu içan bainaiz (eguia cioat Christean etzioat gueçurric) Gentilén Doctor federequin eta eguiarequin. 8Nahi diat bada guiçonéc othoitz daguiten leku orotan escuac chahuric altchatzen dituztelaric hira eta questione gaberic. 9Halaber emazteac-ere abillamendu honestez ahalquerequin eta modestiarequin acotra ditecen, ez bilo içurtzez, edo vrrhez edo perlaz, edo abillamendu soberanciatacoz: 10Baina (emazte Iaincoaren cerbitzatzez professione eguiten duteney dagoten beçala) obra onez. 11Emazteac silentiorequin ikas beça suiectione gucirequin. 12Ecen emazteari iracastea, eztiarocat permetitzen, ezeta guiçonaren gainean authoritatez vsatzea, baina den silentiotan. 13Ecen Adam lehenic formatu içan duc, guero Eua. 14Eta Adam eztuc seducitu içan, baina emaztea reducitu içanic, transgressionearen causa içan duc. 15Baina saluatua içanen duc haour engendratzez, baldin egon badadi fedean, eta dilectionean, eta sanctificationean modestiarequin.