1 PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc Thessaloniceanoén Eliça, Iainco Aitán eta Iesus Christ *gure* Iaunean *denari,* Gratia *dela* çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. 2Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari bethiere çueçaz gucióz, memorio çueçaz eguiten dugula gure othoitzetan: 3Paussu gabe orhoitzen garelaric çuen fedearen verthuteaz, eta *çuen* charitatearen trabailluaz, eta *çuen* sperançaren patientiáz Iesus Christ gure Iaunean, gure Iainco eta Aitaren aitzinean: 4Daquigularic, anaye maiteác, çuec Iaincoaz elegituac *çaretela:* 5Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic. 6Çuec-ere gure imitaçale eguin içan çarete eta Iaunaren, recebituric hitza anhitz tribulationerequin, Spiritu sainduaren bozcariorequin: 7Hala non Macedonian eta Achaian sinhesten duten gucién exemplu içan baitzarete. 8Ecen çuetaric soinu eguin vkan du Iaincoaren hitzac, ez solament Macedonian eta Achaian, baina leku orotan-ere çuen fede Iaincoa baithangoa diuulgatu içan da, hala non ezpaitugu mengoa deus erran deçagun: 9Ecen beréc guçaz contatzen duté cer sartzea vkan dugun çuetara, eta nola conuertitu içan çareten Iaincoagana idoletaric, cerbitza cineçatençát Iainco vicia eta eguiazcoa: 10Eta haren Seme Iesusen beguira cinaudetençát ceruètaric, cein resuscitatu vkan baitu hiletaric, *cein baita,* gu ethorteco den hiratic deliuratzen gaituena.